viernes, 9 de octubre de 2015

HIRITARTASUN DIGITALA: BIG BANG DATA PROIEKTUA


Kafesne goxo-goxoa hartzen Tahona tabernan



"El pájaro loco" Aste Santua Port aventuran


Anaiaren urtebetetzea ospatzen postre gozoarekin




Bazkalordua familiarekin



Saturdiko ermitan




Antiguoko leku berezia eta lasaia



Txakurrarekin paseatzen Lau haizeta parkean



Gosari ederra analisien ondoren



Goizeko behelainoa nire logelatik ikusita


Eskailerak gora eta behera





martes, 6 de octubre de 2015

BIDEOAK PARTEKATU

BIDEOAK GORDE ETA PARTEKATZEKO WEB ZERBITZUAK

Taldeka e-gelako zerrenda batetik gauza bat aukeratzeko eskatu digute, eta gure kasuan, "Bideoak partekatu" izeneko atala aukeratu dugu. Zer da hau? Zertarako balio du? Zein praktika egin daitezke gai honekin haurrekin?

Gaiari buruzko testuan jartzen zuenez, izen hori ematen zaie bideoa sortu eta editatzeko programa batez aldez aurretik sortu, grabatu edo editatutako bideoak webgune batean gordetzea eta sarean beste pertsona batzuekin partekatzea ahalbidetzen duten lineako aplikazioei. 
Aurrekoaz gain, aplikazioa hauek kontsulta iturriak ere bihurtu dira, bertan gai desberdin askotako bideoak aurki baitaitezke. Honen bidez, aukera daukagu bideoak beste toki batean argitaratzeko, web edo blog batean, adibidez.
Aplikazio hauetako batzuek edozein gairi buruzko bideoak dituzte, luzera desberdinetakoak izan daitezkeenak; honen adibide da Youtube ezaguna, non milioka pertsonak sortu diren bideoak ikusi eta partekatu ditzaketen. Gainera, jendeak informazioa eta bere iritzia adieraz dezake bertan. Beste zerbitzu batzuk hartzaile jakin batzuentzat dira, Teachertube (hezkuntzan oinarritzen den Youtuberen zerbitzu bat) eta Totlol (haurrei bideratutako Youtuberen zerbitzu bat), esaterako. Gai jakin batzuei buruzko aplikazioak ere badaude: filmak partekatzeko (Megavideo, esate baterako), hezkuntza-bideoak partekatzeko (Sclipo, Videoeducativo.es)...
Zerbitzu horietako gehienak erabiltzeko aurrez erregistratu behar izaten da bideoak artxibatu, argitaratu eta zabaltzeko kontu bat lortzeko. Erregistratzeko, posta elektronikoko kontu bat eduki behar da. Hala ere, bideoak ikustea bakarrik bada helburua askotan ez da erregistratu beharrik izaten. Partekatutako bideoak ikusteko, bideoa argitaratu deneko web-zerbitzuan sartu, bistatu nahi den hori aukeratu eta haren gainean klik egin behar da.

Haurrekin honen inguruan egin daitekeen gauzetako bat aplikazio hauei buruzko informazio ematea da nire ustetan, zein gauza egiteko aukera dagoen, zein helbururekin eta nola aprobetxa daitezkeen aplikazio hauek ikas dezaten.
Aldi berean, aukera ona izan daiteke haurrei bideo bat grabatzeko esatea, guk nahi dugun gairen bat lantzeko, jarraian movie maker erabiliz muntaia egin ondoren, Youtube edo halako leku batera igotzeko eskatzea. Bideo horri baldintza batzuk jarri diezazkiokegu: testu bat izatea bideoaren azpian informazioa jartzen den tokian, abesti bat egotea bideoaren fondoan... Gai interesgarri bat lantzeaz gain, modu honetan orokorrean egiten ez duten ariketa bat egingo lukete. Gainera, lan hau eskatu ondoren, esperientzia honi buruzko beraien iritzia nolakoa izan den galdetzea oso garrantzitsua iruditzen zait hurrengo baterako hobekuntzak egiteko.

Zer egin dezakegu eskolan horrelako tresna batekin?

Aurretik aipatutako ariketaren antzekoak egiteaz gain, ikasleen lanak konpartitzeko erabili ditzakegu Youtube bezalako plataformak. Aldi berean, informazio didaktikoa aurkitzeko iturri egokia izan daiteke, bai adituen informazioa, bai gainontzeko ikasleena. Gainera, munduan gertatzen diren gertakariak, kritikak... edozein gairi buruzko informazioa aurki dezakegu Youtube bezalako lekuetan. Gure iritziz, haurrentzat modu interesgarriago bat izan daiteke bideoen bidez ikastea, ikusiz eta entzunez beti ere entretenigarriagoa delako ikastea, bakarka irakurtzen baino.


BIDEOAK ERABILIZ EGINGO DUGUN PRAKTIKA


Bideoak erabiliz jarduera bat prestatu behar dugunez lehen hezkuntzako haurrekin egiteko modukoa, zer egin pentsatzen hasi gara. Guk ez dugu jarduera hau haurrekin egiteko aukerarik izango, baina, klasekideekin eramango dugu aurrera ariketa.
Bururatu zaigun ideia honakoa izan da: Pentsatu dugu haurrei momentu jakin batean egiten ari direna grabatzeko eskatzea. Adibidez, taldekide guztiek arratsaldeko seietan egiten ari direna minutu erdi bat baino denbora gutxiagoan grabatu eta jarduera egin behar dugun egunerako ekartzea pendrive batean. Gure helburua da, ikasleek ikustea momentu berean zer egiten ari diren bere ikaskideak, seguruenik denak gauza desberdinak egiten egongo baitira. Hemendik abiatuta, aztertu nahi dugu IKT-en erabilpena zenbatekoa den gure bizitzetan.

Ariketa honek lan eta denbora asko eskatzen duenez, pentsatu dugu bideoak guk grabatuko ditugula, eta ikaskideei eman beraiek muntaia egin eta youtubera igotzeko, hortik abiatuta, hausnarketa bat egin beharko dutelarik IKT-en erabilerari buruz. Gainera, ariketa hau egin ondoren, elkarrizketa bat ere sortu daiteke gai hauei buruz hitz eginez, eta ikasle bakoitzak bere iritzia emanez.

Zergatik da praktika ona?
Prestatu dugun ariketa praktika on bat iruditzen zaigu, izan ere, bideoak ikusten dakigun arren, bideoen edizio eta konpartitze-gaitasunak ez ditugu hain garatuta. Hori dela eta, praktika honen bitartez gure ikaskideek Youtube erabiltzean normalean erabiltzen ez dituzten beste zerbitzu batzuk ezagutzeko aukera izango dute. Gainera, bakarka lan egiteaz gain, praktika honen bidez, taldearen adostasuna eta elkarrekin lan egiten ikasi dezakete.


sábado, 3 de octubre de 2015

ADUNAKO HERRI ESKOLA

Adunak 400 biztanle ditu eta aurten eskolan 68 ikasle daude guztira. Ikasleak ez dira zikloka banatzen, horrela antolatuta daude kurtsoak: HH eta LH 1, LH 2 eta 3, LH 4, 5 eta 6 batera daude.

Adunako eskolan ez dute libururik erabiltzen, dena teknologiaren bitartez egiten dute; Tabletak, ordenagailuak, kuaderno digitalak... erabiltzen dituzte. Gainera, beraien heldutasun eredua (digitalizazio maila nolakoa da) maila aurreratuan kokatzen da. 

Google apps mordo erabiltzen dituzte: Drive, Gmail, Calendar... eta egiten dituzten jarduera guztiak aplikazio haiei esker sortzen dituzte. 

Blog bat daukate non egiten dituzten lan guztiak publikatzen dituzte.



AMARA BERRI ESKOLA IKT-en INGURUAN

Amara Berriko eskola Amara Beriko auzoan dagoen eskola da.

Amara Berrik bi helburu ditu:

· Eskolan egiten diren lanei zentzua ematea eta irteera bat ematea
· IKT-en munduan sakontzea. Horretarako jarduera desberdinak egiten dituzte kurtsoan zehar, hala nola, irratia, telebista, egunkaria, web gunea…

IKT-en ezaugarriei erreparatuz esan dezakegu egunero irekita daudela eta ikasle guztiek parte hartzen dutela. Ikasteko metodologia nahiko logikoa da baino ulertzeko zaila. Ikasi eta irakatsi metodologiaren arabera ikasten duten umeek, zikloka banatuta daudenez, zaharragoa dena gazteari erakusten dio lehengo egunean praktikan jarritakoa eta horrela egunero. Ume batek bi egun jarraian egongo da tokatzen zaion jardueran eta horrela txandaka kate bat bezala sortuz ume guztiak pasatuko dira jarduera bakoitzetik.

IKT-en gelaren antolaketa holakoa da:

· Bikoteka eta zikloka banatuta dago. 1.zikloa 1 eta 2 mailei dagokie, 2. zikloan 3. eta 4. mailak daude eta 5. eta 6. mailak 3. ziklokoak dira.
· 2.ziklokoak irratiaz arduratzen dira. Han irrati saioak prestatzen dituzte eta gonbidatuei elkarrizketak egiten dizkie
· 3. Ziklokoak prentsaz, telebistaz eta web guneaz arduratzen dira.

ABE (Amara Berri Egunkaria) egunero ateratzen den egunkaria da; kazetariak 4 ikasle dira 3. Ziklokoak.

ABT (Amara Berri Telebista)
Telebistan jarduera asko jartzen dituzte martxan: programa batzuen imitazioak egiten dituzte, antzerkiak sortzen dituzte, gertatzen diren berrien informazioa ematen dute...

TXIKI WEB (www.amaraberri.org)
Atal desberdinak aurkitu ditzakegu: artisten gelaria, argazki albuma, telebista, irratia… 
Atal bakoitzaren barruan umeek egindako ariketa bakoitzak bere datarekin eta bere izenarekin azaltzen dira.