martes, 15 de diciembre de 2015

TALDEKO FOTOELKARRIZKETA


Saio teorikoetarako egin genuen fotoelkarrizketa indibidualaren ondoren, taldeko fotoelkarrizketa egingo dugu, komunean ditugun teknologiarik erabili gabe egiten diren eguneroko jarduerak partekatuz.

1.- LAGUNAK

Gaiari buruz hitz egiten egon ondoren ohartu gara lagun egotea denoi gustatzen zaigun zerbait dela. Orduak igarotzen ditugu astero lagunekin plan desberdinak eginez: zerbait hartuz, zinemara joanez, paseatuz, mendira joanez... Lagunartean gaudenean IKTen erabilpena asko murrizten da, konturatu ere egin gabe beste gauza batzuetan pentsatzen hasten garelako eta haiekin egotea garrantzitsuagoa iruditzen zaigulako mugikorra edo beste edozein tresnetan murgilduta egotea baino.




2.- FAMILIA

Familia, lagunekin batera, gure bizitzetako parte oso garrantzitsu bat da, eta lagunekin gaudenean gertatzen zaigun moduan, ez dugu IKTen beharrik sentitzen beraiekin denbora pasatzen dugunean. Honen inguruan pentsatzen aritu ondoren, ohartu gara nahiz eta IKTen eragina sahiestezina izan, badaudela denok elkarturik igarotzen ditugun IKTen eraginik ez duten zenbait momentu, nagusiki, otorduak, non egunean zehar gertatutako edo egin beharreko gauzak eta kontakizunak partekatzen dizkiogun elkarri.




3.- NATURA

Naturarekin harremanetan jartzea oso aukera ona iruditzen zaigu lauroi erlaxatu eta eguneroko bizitzako arduretatik aldentzeko. Horregatik, denok saiatzen gara ahal dugunean mendi-bueltaren bat, paseoak etab. eginez, hiritik aldentzen. Natura inguruan dugunean, errutinatik ateratzen gara eta naturak ematen dizkigun usainez, soinuez eta irudiez gozatzeko aukera izaten dugu.



4.- BIDAIAK

Denok oso gustuko dugu bidaiatzea, lagunekin zein familiarekin. Oso oroitzapen onak ditugu gure bizitzan egindako bidaia desberdinetakoak, eta denok ados agertu gara, momentu horietan teknologiak ez ditugula hainbeste erabiltzen esatean. Leku berriak ezagutzean, ez dugu IKTen beharrik sentitzen, eta aurretik egondako tokiak badira ere, inguruko pertsonekin momentua bizitzean zentratzen gara.





5.- KIROLA ETA DANTZA

Lauron egunerokotasunean dauden jarduerak dira kirola eta dantza. Astean bitan edo gehiagotan praktikatzen ditugu ekintza hauek, eta gure egoera fisikoan hobekuntzak eragiteaz gain, psikologikoki ere onurak dakartza horrelako ariketaren bat egiteak. Bakarka edo taldeka egin daitekeen zerbait denez, bai zure buruarekin, bai ingurukoekin denbora IKTen beharrik izan gabe aprobetxatzeko modu oso egokia iruditzen zaigu.






6.- ANIMALIEKIKO HARREMANA

Taldeko partaide guztioi gustatzen zaizkigu animaliak, denok izan dugu edo ibili gara animalia artean, eta lagunekin gertatzen den moduan, errealitatetik haratago eramaten gaituzten momentuak igarotzen ditugu beraiekin. Momentu horietan ez dugu IKTen beharrik sentitzen, eta beraz, haiekin jolasean eta haiek zaintzen igarotzen dugun denbora hori teknologietatik at aprobetxatzen dugu.





"Buenas practicas con TIC a traves de webquest"

Praktika onaren lehenengo adibidea

Informatika gelan garatzeko ariketa bat proposatzen da non IKT-en erabilpena sustatzen da baino zeharka  eduki batzuk barneratzen dituzte ikasleek konturatu gabe.

Praktika on honen helburuak

· Ikasleen lan autonomoari lagundu
· Elkar lana sustatu
· Informazioa bilatzen eta aukeratzen gai izatea
· Ikaslea inplikatu praktika horretan
·  Kontzeptu berriakezagutu eta ulertu

Praktikan zehar garatu behar diren konpetentziak

Praktika on batean martxan jartzen diren konpetentziak erlazio zuzena daukate funtsezkoak diren 4 ikasketekin: ikasten izatea, ikasten ikastea, ikasten egitea eta bizikide izaten ikastea.

Hala ere, 4 ikasketa hauek txertatuta daude praktika honen bidez landu nahi diren konpetentzietan:

  • Komunikazio linguistikoaren konpetentzia
  • Konpetentzia digitala eta informazioaren tratamendua
  • Konpetenzia soziala eta hiritartasuna

Kontzeptuaren deskripzioa

Eskola txiki batean jorratzen da. Edukitako lehen kontaktua IKT-ekin proiektu bati esker izan zen, " los ordenadores en el aula" deiturikoa.
3. eta 4. mailakoei zuzenduta dago eta naturarekin eta gaztelaniarekin lotura zuzen dauka. 17 ikasleekin martxan jarri zuten eta praktika lantzeko informatika gela erabili zuten. 

Praktika on baten deskripzioa

Internetaren erabilpena beharrezkoa da, hain zuzen ere webquest. Taldeka jarriko dira ( 2 edo 3 ikasleen taldeak) eta ariketa desberdinak jorratu behar dituzte:

  • Taldekide bakoitzaren izenaren esanahia baita gurasoen izenen esanahia bilatu.
  • 5 gertaera garrantzitsu bilatu beraien jaiotze datan gertatutakoak. 
  • Lortutako informazio guztiarekin Power Point bat sortu. Bukatzean, klase guztiaren aurrean aurkeztuko dituzte.  
Praktika aurrera doan heinean irakaslea taldez-talde joango da bere laguntza eskainiz.

Zailtasunak

Batez ere aspektu teknikoetan ematen dira: ordenagailu motelak direlako eta internetaren gorabeherak ematen direlako. 

Ondorioak

Praktika on bat dela kontsideratzen dute arrazoi hauengatik: ikasleen autonomia lantzen delako, berdinen arteko elkar-lana sustatzen delako, informazioa bilatzen eta aukeratzen dutelako, kontzeptu berriak ikasten eta ulertzen dituztelako...

Jarraian usten dizuet gainontzeko taldekideek egindako ekarpenak:








sábado, 12 de diciembre de 2015

"La WEB 2.0 en escena"


Sarrera honetan "Web 2.0"-aren azalpen bat egingo dut, "La Web 2.0 en escena" dokumentuan zentratuz.

1.- SARRERA ETA WEB 2.0AREN HISTORIO LABURRA

Web 1.0tik Web 2.0ra erabiltzaileen arteko komunikazioa asko hobetu da, eta gainera, aukera ematen dio erabiltzaileari gauzak partekatzeko. Aldi berean, Google eta "La enciclopedia británica" konparatzen baditugu: Entziklopediak produktu bat eskaintzen du, Googlek, berriz, zerbitzu bakarra hasieran, Web 1.0arekin erabiltzaileek produktuak erosten zituzten, eta urteekin, produktu hori zerbitzu bihurtzen joan da. Kasu honetan, Beraz, Web 2.0aren helburua zerbitzuak eskaintzea da.
Software librea denez, ez da ordaindu behar eta edozeinek modifikatu dezake, legalki. Adib.: Android sistema. Beste softwarean, berriz, askoz zailagoa da barrura sartzea, eta sartzerakoan, gehienetan ilegalki izaten da, esaterako Apple sistemaren kasuan.

2.- WEB 2.0AREN EZAUGARRIAK

WEB 2.0 eta WEB 1.0ren arteko desberdintasunak:

WEB 1.0n nabigatzailea zen WEB 2.0 berriz, RSS. RSSei esker nahi dugun informazioa errazago bilatzen digu eta gure ordez aukeratzen du. Gainera, erabiltzaileak blogetan idazten du, argazkiak, bideoak, audioak... konpartitzen eta komentatzen ditu.
Gainera, modu kontzientean (sare sozialak batez ere) eta inkontzienteki (inkesten bidez, txartelen bidez...) aritu gaitezke.
WEB 2.0ren protagonistak erabiltzaile guztiak gara, hau da, denek sortzaile bihurtze gara, edukiak, argazkiak, informazioa edota komentarioak sortzeko aukera dugulako.

3.- WEB 2.0AREN FUNTZIONAMENDUA

Web 2.0aren hitz klabea "SLATES" da. Hitz hauen letretatik hainbat hitz klabe atera ditzakegu:
- Bilaketak egiteko aukera
- Loturak egiteko aukera
- Autoria: sortutako tokiaren arduradunak gara
- Estekak: hitz klabeak erabiliz informazioa antolatzeko eta bilaketa errazteko.
- Etiketak.
- Luzapenak: bakoitzaren informazioarekin sortzen diren datuak, interesgarriak izan daitezkeen datuak.
- Alertak: norbaitek zerbait egitean gure webgunera iristen zaigun abisua.

4.- WEB 3.0


Gaur egungo arazo nagusia da testuingururuarekiko zehaztasun eza dagoela.
Web 3.0ari "La Web semántica" ere deitzen diote, bilaketa hitzen definizioarekin lotzen duelako .
Google Plus izan daiteke Web 3.0aren adibide bat.
Beraz, bilaketak askoz ere efektiboagoak izatea du helburu, informazioa bilatzeko erraztasunak eskeiniz.

viernes, 9 de octubre de 2015

HIRITARTASUN DIGITALA: BIG BANG DATA PROIEKTUA


Kafesne goxo-goxoa hartzen Tahona tabernan



"El pájaro loco" Aste Santua Port aventuran


Anaiaren urtebetetzea ospatzen postre gozoarekin




Bazkalordua familiarekin



Saturdiko ermitan




Antiguoko leku berezia eta lasaia



Txakurrarekin paseatzen Lau haizeta parkean



Gosari ederra analisien ondoren



Goizeko behelainoa nire logelatik ikusita


Eskailerak gora eta behera





martes, 6 de octubre de 2015

BIDEOAK PARTEKATU

BIDEOAK GORDE ETA PARTEKATZEKO WEB ZERBITZUAK

Taldeka e-gelako zerrenda batetik gauza bat aukeratzeko eskatu digute, eta gure kasuan, "Bideoak partekatu" izeneko atala aukeratu dugu. Zer da hau? Zertarako balio du? Zein praktika egin daitezke gai honekin haurrekin?

Gaiari buruzko testuan jartzen zuenez, izen hori ematen zaie bideoa sortu eta editatzeko programa batez aldez aurretik sortu, grabatu edo editatutako bideoak webgune batean gordetzea eta sarean beste pertsona batzuekin partekatzea ahalbidetzen duten lineako aplikazioei. 
Aurrekoaz gain, aplikazioa hauek kontsulta iturriak ere bihurtu dira, bertan gai desberdin askotako bideoak aurki baitaitezke. Honen bidez, aukera daukagu bideoak beste toki batean argitaratzeko, web edo blog batean, adibidez.
Aplikazio hauetako batzuek edozein gairi buruzko bideoak dituzte, luzera desberdinetakoak izan daitezkeenak; honen adibide da Youtube ezaguna, non milioka pertsonak sortu diren bideoak ikusi eta partekatu ditzaketen. Gainera, jendeak informazioa eta bere iritzia adieraz dezake bertan. Beste zerbitzu batzuk hartzaile jakin batzuentzat dira, Teachertube (hezkuntzan oinarritzen den Youtuberen zerbitzu bat) eta Totlol (haurrei bideratutako Youtuberen zerbitzu bat), esaterako. Gai jakin batzuei buruzko aplikazioak ere badaude: filmak partekatzeko (Megavideo, esate baterako), hezkuntza-bideoak partekatzeko (Sclipo, Videoeducativo.es)...
Zerbitzu horietako gehienak erabiltzeko aurrez erregistratu behar izaten da bideoak artxibatu, argitaratu eta zabaltzeko kontu bat lortzeko. Erregistratzeko, posta elektronikoko kontu bat eduki behar da. Hala ere, bideoak ikustea bakarrik bada helburua askotan ez da erregistratu beharrik izaten. Partekatutako bideoak ikusteko, bideoa argitaratu deneko web-zerbitzuan sartu, bistatu nahi den hori aukeratu eta haren gainean klik egin behar da.

Haurrekin honen inguruan egin daitekeen gauzetako bat aplikazio hauei buruzko informazio ematea da nire ustetan, zein gauza egiteko aukera dagoen, zein helbururekin eta nola aprobetxa daitezkeen aplikazio hauek ikas dezaten.
Aldi berean, aukera ona izan daiteke haurrei bideo bat grabatzeko esatea, guk nahi dugun gairen bat lantzeko, jarraian movie maker erabiliz muntaia egin ondoren, Youtube edo halako leku batera igotzeko eskatzea. Bideo horri baldintza batzuk jarri diezazkiokegu: testu bat izatea bideoaren azpian informazioa jartzen den tokian, abesti bat egotea bideoaren fondoan... Gai interesgarri bat lantzeaz gain, modu honetan orokorrean egiten ez duten ariketa bat egingo lukete. Gainera, lan hau eskatu ondoren, esperientzia honi buruzko beraien iritzia nolakoa izan den galdetzea oso garrantzitsua iruditzen zait hurrengo baterako hobekuntzak egiteko.

Zer egin dezakegu eskolan horrelako tresna batekin?

Aurretik aipatutako ariketaren antzekoak egiteaz gain, ikasleen lanak konpartitzeko erabili ditzakegu Youtube bezalako plataformak. Aldi berean, informazio didaktikoa aurkitzeko iturri egokia izan daiteke, bai adituen informazioa, bai gainontzeko ikasleena. Gainera, munduan gertatzen diren gertakariak, kritikak... edozein gairi buruzko informazioa aurki dezakegu Youtube bezalako lekuetan. Gure iritziz, haurrentzat modu interesgarriago bat izan daiteke bideoen bidez ikastea, ikusiz eta entzunez beti ere entretenigarriagoa delako ikastea, bakarka irakurtzen baino.


BIDEOAK ERABILIZ EGINGO DUGUN PRAKTIKA


Bideoak erabiliz jarduera bat prestatu behar dugunez lehen hezkuntzako haurrekin egiteko modukoa, zer egin pentsatzen hasi gara. Guk ez dugu jarduera hau haurrekin egiteko aukerarik izango, baina, klasekideekin eramango dugu aurrera ariketa.
Bururatu zaigun ideia honakoa izan da: Pentsatu dugu haurrei momentu jakin batean egiten ari direna grabatzeko eskatzea. Adibidez, taldekide guztiek arratsaldeko seietan egiten ari direna minutu erdi bat baino denbora gutxiagoan grabatu eta jarduera egin behar dugun egunerako ekartzea pendrive batean. Gure helburua da, ikasleek ikustea momentu berean zer egiten ari diren bere ikaskideak, seguruenik denak gauza desberdinak egiten egongo baitira. Hemendik abiatuta, aztertu nahi dugu IKT-en erabilpena zenbatekoa den gure bizitzetan.

Ariketa honek lan eta denbora asko eskatzen duenez, pentsatu dugu bideoak guk grabatuko ditugula, eta ikaskideei eman beraiek muntaia egin eta youtubera igotzeko, hortik abiatuta, hausnarketa bat egin beharko dutelarik IKT-en erabilerari buruz. Gainera, ariketa hau egin ondoren, elkarrizketa bat ere sortu daiteke gai hauei buruz hitz eginez, eta ikasle bakoitzak bere iritzia emanez.

Zergatik da praktika ona?
Prestatu dugun ariketa praktika on bat iruditzen zaigu, izan ere, bideoak ikusten dakigun arren, bideoen edizio eta konpartitze-gaitasunak ez ditugu hain garatuta. Hori dela eta, praktika honen bitartez gure ikaskideek Youtube erabiltzean normalean erabiltzen ez dituzten beste zerbitzu batzuk ezagutzeko aukera izango dute. Gainera, bakarka lan egiteaz gain, praktika honen bidez, taldearen adostasuna eta elkarrekin lan egiten ikasi dezakete.


sábado, 3 de octubre de 2015

ADUNAKO HERRI ESKOLA

Adunak 400 biztanle ditu eta aurten eskolan 68 ikasle daude guztira. Ikasleak ez dira zikloka banatzen, horrela antolatuta daude kurtsoak: HH eta LH 1, LH 2 eta 3, LH 4, 5 eta 6 batera daude.

Adunako eskolan ez dute libururik erabiltzen, dena teknologiaren bitartez egiten dute; Tabletak, ordenagailuak, kuaderno digitalak... erabiltzen dituzte. Gainera, beraien heldutasun eredua (digitalizazio maila nolakoa da) maila aurreratuan kokatzen da. 

Google apps mordo erabiltzen dituzte: Drive, Gmail, Calendar... eta egiten dituzten jarduera guztiak aplikazio haiei esker sortzen dituzte. 

Blog bat daukate non egiten dituzten lan guztiak publikatzen dituzte.



AMARA BERRI ESKOLA IKT-en INGURUAN

Amara Berriko eskola Amara Beriko auzoan dagoen eskola da.

Amara Berrik bi helburu ditu:

· Eskolan egiten diren lanei zentzua ematea eta irteera bat ematea
· IKT-en munduan sakontzea. Horretarako jarduera desberdinak egiten dituzte kurtsoan zehar, hala nola, irratia, telebista, egunkaria, web gunea…

IKT-en ezaugarriei erreparatuz esan dezakegu egunero irekita daudela eta ikasle guztiek parte hartzen dutela. Ikasteko metodologia nahiko logikoa da baino ulertzeko zaila. Ikasi eta irakatsi metodologiaren arabera ikasten duten umeek, zikloka banatuta daudenez, zaharragoa dena gazteari erakusten dio lehengo egunean praktikan jarritakoa eta horrela egunero. Ume batek bi egun jarraian egongo da tokatzen zaion jardueran eta horrela txandaka kate bat bezala sortuz ume guztiak pasatuko dira jarduera bakoitzetik.

IKT-en gelaren antolaketa holakoa da:

· Bikoteka eta zikloka banatuta dago. 1.zikloa 1 eta 2 mailei dagokie, 2. zikloan 3. eta 4. mailak daude eta 5. eta 6. mailak 3. ziklokoak dira.
· 2.ziklokoak irratiaz arduratzen dira. Han irrati saioak prestatzen dituzte eta gonbidatuei elkarrizketak egiten dizkie
· 3. Ziklokoak prentsaz, telebistaz eta web guneaz arduratzen dira.

ABE (Amara Berri Egunkaria) egunero ateratzen den egunkaria da; kazetariak 4 ikasle dira 3. Ziklokoak.

ABT (Amara Berri Telebista)
Telebistan jarduera asko jartzen dituzte martxan: programa batzuen imitazioak egiten dituzte, antzerkiak sortzen dituzte, gertatzen diren berrien informazioa ematen dute...

TXIKI WEB (www.amaraberri.org)
Atal desberdinak aurkitu ditzakegu: artisten gelaria, argazki albuma, telebista, irratia… 
Atal bakoitzaren barruan umeek egindako ariketa bakoitzak bere datarekin eta bere izenarekin azaltzen dira.


martes, 22 de septiembre de 2015

Konpeten[te]tzia

Zer da konpetentzia digitala? Zer da konpetente izatea?

Azken urte hauetan teknologiak asko aurreratu du Azken urte hauetan teknologiak asko aurreratu du, egon diren aurrerapenak ikaragarriak izan dira, batez ere medikuntzan. Izan ere, hezkuntzak ere aurrerapenak izan ditu baita atzerapenak ere. Honekin esan nahi dudana da, gaur egun gehiegi erabiltzen direla teknologia berriak eta ez gara konturatzen kasu batzuetan ez direla behar-beharrezkoak; hau da, ordenagailuak liburuen ordez erabiltzea niretzat ez da komenigarria, batez ere, praktikoagoa iruditzen zaidalako liburua ordenagailua baino.

Nire ustez, konpetentzia digitalaz hitz egiten dugunean bakoitzari gauza diferenteak etortzen zaizkio burura. Hala ere, lehenik eta behin konpetentea zer den jakin behar dugu. Konpetentea izatea eguneroko bizitzan aurkitzen diren egoerei aurre egiteko ahalmena erakustea da; digital hitzarekin lotzen dugunean konpetentzia digitala izango da mundu digitalak ulertzea eta bizitzan zehar aurkitzen diren egoera digitalei aurre egiteko ahalmena erakustea izango litzateke. Hau da, lehenik eta behin erakusten hasi baino lehen, gauzak ulertu, esperimentatu, erabili behar dira eta geroago erakutsi daiteke. 

Eta nola irakatsi teknologia digitala? 

 Edozeinek pentsa dezake erraza dela baino badirudi pentsatzen duguna baino zailagoa dela.

martes, 15 de septiembre de 2015

Teknologiarekin lehen kontaktua

1- Orain arte zein izan da nire esperientzia IKTen inguruan? 

Orokorrean esperientzia ona eduki dut IKTen inguruan. Txikitatik landu ditugu modu ezberdinetan; hasieran jolasteko erabiltzen genituen, geroago informazioa bilatzeko eta lanak sortzeko. Azken finean beti izaten genuen helburu bat edo arrazoi bat teknologia erabiltzeko. Orain ordea, ez dugu behar inolako arrazoirik ezta helbururik erabiltzeko, nahi dugun momentuan erabili ditzazkegu. 

2- Zer dakizu egiten teknologiaren inguruan? 

Teknologiari buruz gauza basikoak badakizkit, hala nola, testuak, bideoak sortu, pelikulak ikusi, musika bilatu, sare sozialetan ibili, argazkiak atera, editatu, konpartitu...  


3- Etorkizuneko irakasle bezala, konpetentea izango zara?

Nire ustez, konpetentea izango naiz etorkizunean. Gaur egun jaiotako haurrak teknologiari txertatuta bizi dira, azkenean teknologia indarra hartu duelako azkeneko urtetan eta beraien esku dago etorkizuna. 



martes, 8 de septiembre de 2015

Aurkezpena

Kaixo guztioi,

Alba naiz, Magisteritzako ikaslea, hain zuzen ere 2. mailakoa. Blog honen bidez, hainbat sarrera partekatuko ditut zuekin IKT-en inguruko gaiei buruz. Batez ere, IKT-en erabilpena hezkuntzan zentratuz, gure helburua IKT-ei erabilpen egokia ematea delako.
Gonbidatzen zaituztet nire blogeko sarreretan parte hartzen eta zuen iritzia partekatzen eta azaltzen.